2008/04/12
Guardia Zibileko espezialistek eztanda egin ez duen lehergailu bat aurkitu dute aurretik kalte "minimoak" eragin dituen lehergailuaren ondoan, Lapoblacionen (Nafarroa).
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, lehenengo leherketa 11:00 aldera izan da eta handik gertu zebilen mendizale batek entzun eta abisatu dio Guardia Zibilari.
Zartagailuak desaktibatzen espezialistak diren agenteak bertaratu dira eta lehergailua "indar gutxikoa" zela baieztatu ahal izan dute. Zulo txiki bat eragin du errepikagailuaren sarreran, baina erasoak ez du zerbitzuan eragin.
Nafarroako mendebaldean, Arabako mugatik oso gertu, dagoen herritik 500 bat metrora dago errepikagailua eta suhiltzaileentzat, Radio Nacional de Españarentzat, ETB2rentzat eta Autopista Vasco Navarrarentzat ematen du zerbitzua.
Aipatu iturriak azaldu duenez, "Peligro. Bomba ETA" eta "No tocar. Ez ikutu" ipintzen zuen bi kartel topatu dituzte.
Guardia zibilak lekua ikuskatzen ari zirenean, zartatzera iritsi ez den bigarren lehergailua aurkitu dute.
Euskadi Irratiko azken albistegia