logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:36:18
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

BILBAO BASKET-VALLADOLID

Weisek taulapeko jokoa indartuko du Grupo Capitolen aurka

2008/04/12

Bilbao Basketeko pivotak ACBko partida jokatu du sei aste bajan egon ondoren.
Weisek igandean jokatu dezake sei aste bajan eman ondoren. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Weisek igandean jokatu dezake sei aste bajan eman ondoren. Argazkia: EFE

Fred Weis, iurbentiako pivotak, ACB Ligako partida jokatuko du igandean, Grupo Capitolen aurka. Weis baja izan zen sei astez, DKV Joventuten aurka hartu zuen min martxoaren 1ean.

Frantziako jokalariak alta jaso zuen joan den astelehenean eta erritmo egokian entrenatu da astean zehar.

"Zailtasun batzuk ditu, oraindik ez duelako eskua guztiz ondo, baina atzekaldeko lanean asko lagunduko du, baita errebotean ere" esan zuen Vidorretak.

Grupo Capitolen inguruan, bi jokalari goraipatu zituen entrenatzaile bilbotarrak. iurbentiak kontuz ibili beharko du Joseph Gomisekin eta Bud Eleyrekin, jokalri erabakiorrak baitira.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta