logo de eitb24
2008ko uztailak 09 | 10:02:59
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

ESPANYOL-OSASUNA

Ziganda: "Espanyolen aurkakoa ez da finala"

2008/04/12

Hasierako hamaikakoan aldaketa bakarra egingo du gorritxoen entrenatzaileak. Velak, Jokin Esparzaren ordez jokatuko du.

Azken jardunaldian etxean Recreativoren aurka galdu eta gero, punturen bat batzera behartuta da Osasuna Montjuicen. Espanyolen aurka zerbait lortzeko gai ez badira, Zaragozak Getafen irabaztea nahikoa izango da gorritxoak amildegitik oso gertu geratzeko, eta nafarrek ezin dute ezer oparitu.

Dena dela, Zigandak ez du uste Montjuicekoa finala denik: "Iragan asteburuko porrota ahazteko aukera daukagu, baina adi egon behar dugu, maiatzaren 18an amaitzen baita hau. Biharkoa ez da ez partida erabakigarria eta ezta final bat ere. Aurrerantzean geratzen zazikigun partida guztiak izango dira erabakigarriak, ez biharkoa soilik", adierazi du gorritxoen entrenatzaileak.

Larraintzarko entrenatzaileak ez du Espanyolen bigarren itzuli kaskarra ulertzeko azalpenik, baina Valverderen taldea oraindik bizirik dagoela gogoratu du: "Bigarren itzulian oso bolada irregularra izan dute, hiru partida irabazi eta bederatzi galduz. Ez da normala, lehen itzulian erakutsi baizuten zertarako gai diren. Ez dakit zer gertatu zaien, arraroa da, eta are eta gehiago lehen itzuliko erakustaldien ostean. Dena dela, Espanyol bizirik ikusten dut nik oraindik, Europako postuetatik hiru puntura besterik ez baitaude", esan du Osasunako entrenatzaileak.

Ustezko hamaikakoa:

Ricardo; Azpilikueta, Krutxaga, Miguel Flaño, Monreal; Puñal, Astudillo, Juanfran, Plasil, Vela eta Kike Sola.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta