2008/04/11
Iaz Maltzagako aldarria sinatu zuten hainbat euskaltzalek Maltzagako Mahaia izena duen ekimena sortu dute. Helburua, burujabetzaren alde ari diren eragileak elkartzea eta bakea lortzea.
Maltzagako Mahaia behin-behineko lan-taldea da, eta ahalik eta sentsibilitate gehien batu nahi ditu.
Ekimenaren ustez, "Giza Eskubide guztiak, eskubide zibilak, politikoak eta nazionalak salbuespenik gabe bete behar dira". Horren ildotik, bake-prozesu berri bati ekiteko, desmilitarizazioa eta arlo politikoa bereiztea ezinbestekotzat jotzen du.
Maltzagako mahikideen artean, besteak beste, Begoña Errazti EAko presidente ohia, Iñaki Aldekoa Aralarreko kidea eta Txema Ramirez de la Piscina EHUko irakaslea daude.
Orain bost mila sinadura biltzeko asmoa dute eta atxikimendua emateko webgunea jarri dute.
Maltzagako ekimena iaz jarri zuten abian, Euskaria Fundazioak bultzatuta. Gaur egun Euskal Herriko eta diasporako 1.300dik gora lagunek izenpetu dute bakea eta burujabetza eskatzen dituen aldarria.
Euskadi Irratiko azken albistegia