2008/04/11
Igor Rakocevic TAU Ceramica Baskoniako jokalariak "oso garrantzitsutzat" jo du AXA Bartzelonaren kontrako larunbateko partida. "Aurkari zuzena da sailkapenean gora egiteko bidean", esan du.
Lau puntuko aldeagatik irabazten badu TAUk hirugarren postura igoko litzateke eta sailkapenean Bartzelona berdinduko luke. Galtzekotan, eta 'basket-average"-an behetik egongo liratekeela kontutan hartuta, aldea ia behin betikoa izango litzateke.
"Final Fourrerako lortu genuen txartelaz gozatzen ari gara oraindik, baina orain Bartzelonaren aurkako partidan jarri nahi dugu arreta osoa", azpimarratu du Rakocevicek.
Euskadi Irratiko azken albistegia