2008/04/11
Alavesek lortu du bila zebilen aurrelaria, eta ez da Sanseko Viguera ostegunean zabaldu zen moduan, Deportivoko Adrian Lopez baizik.
19 urteko asturiarra gaur arratsaldean etortzekoa da Gasteiza. Bihar aurkeztu nahi dute igandean Poli Ejidoren aurka jokatzeko. Goizean Coruñan entrenatu da, baina bihartik aurrera eta denboraldia amaitu arte Alavesen ariko da utzita.
Datorren denboraldian, Lehen Mailako eskaintzarik ez baldin badu, Alavesek berriz ere utzita hartzeko aukera izango du. Lehen mailan Deporrekin debuta egina du Adrianek, eta Espainiako 21 urtez azpiko selekzioan ere aritutakoa. Raul zigortuta eta Aganzo min hartuta, Alavesen erasoa indartzera dator Adrian.
Euskadi Irratiko azken albistegia