logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 19:41:33
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Etxeberria: "Ondo gaude, baina hobeto egon gura dugu"

2008/04/11

Athleticek lan saio arina egin du. Gorka Iraizoz hasi da atezainen ariketak egiten.
Joseba Etxeberria. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Joseba Etxeberria. Argazkia: EFE

Bigarren itzulian gehien nabarmentzen ari diren talde bi egongo dira aurrez aurre Riazorren. Lotinaren Deportivo bigarren talderik onena da Vila-Realen ostean. Hogeita hiru puntu eskuratu ditu bigarren itzulia hasi zenetik. Athleticek, berriz, bi gutxiago. Horregatik partida parekatua aurreikusten du Iraolak. "Partida polita izango dela uste dut. Irekia. Bi taldeok bolada onean gaude."

Deportivoren itxuraldaketaren arrazoiak aztertzerako orduan ezinbesteakoa da Lotinak egin zuen joko sistema aldaketa aipatzea. Bost atzelarirekin jokatzen hasi zirenetik nabarmen hobetu dute galiziarrek. "Deportivoren joko sistemak engainatu egiten du. Izan ere, bi hegalekoek askatasuna dute aurrera egiteko eta golak sartzen ari dira".

Joseba Etxeberria izan daiteke talde zuri-gorriaren hamaikakoko nobedade nagusietako bat. Jokatuz gero Athleticen historian Ligan gehien jokatu duen bigarren jokalaria izango da. "Ohorea da niretzat Athleticen historian sartzea", esan du.

Jokatu bakarrik ez, irabazi egin gura du. "Guk orain arteko intentsitate berberarekin jokatu behar dugu. Ondo gaude, baina hobeto egon gura dugu".
Zuri-gorriek lan saio arina egin dute. Ustaritzek eta Gabilondok normal entrenatu dute. Iraizoz, berriz, hasi da eskularruak jantzi eta atepeko ariketak egiten.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta