logo de eitb24
2008ko irailak 07 | 22:53:31
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

ESPANYOL-OSASUNA

Pandiani: "Espanyolek baino gehiago daukagu guk jokoan"

2008/04/11

Espanyoleko jokalari ohia Montjuicera itzul daiteke asteburu honetan, baina ez du hasieratik jokatuko.
Walter Pandiani Montjuicera itzul daiteke asteburu honetan. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Walter Pandiani Montjuicera itzul daiteke asteburu honetan. Argazkia: EFE

Denboraldiko ezusteko txar handienetakoa eman du Walter Pandianik Osasunan. Hiru denboralditarako fitxatu zuten Espanyoletik, eta bazirudien bere fitxaketak golak ziurtatzen zizkiola Osasunari (UEFA Kopako golegilerik onena izan zen iragan denboraldian). Uruguaitarrak, gainera, hemezortzi gol agindu zituen bere aurkezpenean.

Liga titularren artean hasi zuen, baina une honetan ia aintzat ere ez du hartzen Zigandak, eta etengabeko arazo fisikoek ez diote aukera askorik utzi. Bi gol besterik ez ditu egin Osasunarekin Ligan (biak Levanteren aurkako partidan). Hargatik, Pandianik ez du atzera begiratzerik nahi, eta b ere egoerari buelta ematea da bere asmo bakarra: "Lehen itzulian partida ugari jokatu nituen, baina ez nuen zorterik izan. Gero lesioak iritsi zitzaizkidan, bata bestearen atzetik. Baina orain oso ondo nago, eta ahalik eta gol gehien egitea espero dut. Azken bi asteetan arazorik gabe entrenatu naiz, eta nire ekarpena egin nahi diot taldeari", esan du gaur Taxoaren.

Igandekoa beretzat partida berezia dela onartu du Pandianik: "Espanyolen aurka, edo nire beste talde ohien aurka, jokatu ahal izateak asko motibatzen nau. Orduan izaten duzu gogo gehien, besteak beste aurkariaren dohainak eta gabeziak ezagutzen dituzulako. Orain bi partida jarraian ditugu nire talde ohien aurka, eta Deportivoren aurka jokatzerako Espanyoli irabazita eta ia salbatuta izatea espero dut. Salbazioaren bila ari gara eta gertu daukagu, kili-kolo dabilen Espanyoli egingo diogu bisita, eta gutxienez puntu bat lortzea da helburua. Europan sartzea dute xede eurek, baina Espanyolek baino gehiago daukagu jokoan guk. Dena dela, talde bikaina da hau, eta sei edo zazpi puntu batzeko arazorik ez dugu izango", ziurtatu du aurrelari uruguaitarrak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta