logo de eitb24
2008ko abuztuak 20 | 17:43:07
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

CELTA-REALA

Lillok guztiaren gaindik garaipenak nahi ditu

2008/04/10

Txuri-urdinen entrenatzaile tolosarrak Garitano eta Diaz de Cerio berdegunera ditzake hasieratik larunbatean.

Juanma Lillok garbi du. Orain ez da jokalariei informazio asko emateko ordua. "Partidak irabazteko ordua da, ez jokalariei informazio gehiegi ematekoa. Jakina da informazio hori partidak irabazteko luzera oso lagungarria izango litzatekela, baina une honetan guztiaren gaindik garaipenak behar ditugu. Gainera, orain arte egindako lana oso ona da".

Asteburu honetako jardunaldia oso garrantzitsua da jokatzen diren partidengatik. Celta-Reala; Malaga-Sporting eta Tenerife-Elx. Honi buruz zera esan du. "Vigon irabazten badugu Sportingek Malagan irabaztea ez legoke gaizki, horrela beste talde bat sartuko genukeelako borrokan, eta gainera guk Malagaren aurka jokatu behar dugu". Lillo seguru dago atzetik datozen taldeetatik (Castello, Elx, Tenerife) batenbat azkenean igotzeko borrokan sartuko denaz.

Nacho eta Victorren ordez Garitano eta Diaz de Cerio aritu litezke

Bihar goizean azken lan saio bat egingo badute ere, entrenaldi ondoren berehala abiatuko dira Vigora larunbatean (18:30, ETB) Celtaren aurka jokatzeko. Hala, Juanma Lillok deialdia gaur bertan ematea erabaki du, eta bertan, Herculesen aurkako partidarekin alderatuz, aldaketa bakarra egin du: Estradaren ordez, Elustondo sartu du. Ondorengo jokalariek osatzen dute deialdia: Riesgo, Bravo; Castillo, Mikel Gonzalez, Labaka, Victor Lopez, Carlos Martinez; Garitano, Aranburu, Marti, Nacho, Elustondo, Xabi Prieto, Fran Merida; Gari, Delibasic, Diaz de Cerio, Victor Casadesus.

Hasierako hamaikakoan, berriz, bi izan litezke berritasunak: Garitano eta Diaz de Cerio hasieratik aritzea litekeena da, Nacho eta Victorren ordez.
Ondorengo jokalariek osatu dezakete hamaikakoa: Riesgo; Carlos Martinez, Labaka, Mikel Gonzalez, Castillo; Garitano; Xabi Prieto, Marti, Aranburu, Merida; Iñigo edo Victor.

Garitanorentzat orain garaipen bakoitza "urrea" da

Denboraldiko unerik erabakigarrienean sartu direla eta, garaipenek duten garrantziari buruz mintzatu da Gaizka Garitano: "Gero eta tarte gutxiago dugu, hamar partida falta dira eta orain garaipen bakoitza urrea da. Irabaziz gero aurrerapauso nabarmena emango dugun bezala, galtzen badugu atzera pausu handia egingo dugu. Hamar final falta zaizkigu eta Vigon hiru puntuak lortu behar ditugu, kosta ala kosta".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta