logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:42:28
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Koikili: "Ez dut uste nire ekarpena gutxitu zelako kendu nindutenik"

2008/04/10

Otxandioko jokalaria hasierako hamaikakora bueltatuko da Riazorren Del Hornoren partez. Yeste normaltasun osoz entrenatu da.

Koikili Lertxundi izango da Caparrosek Riazorren zelairatuko duen hamaikakoko nobedade nagusietako bat. Luzaroan titular izan ostean, azken bost jardunaldietan Del Hornok jokatu du ezker hegalekoan. Aldaketak ez zuen ezustekoan hartu. "Teknikariak aukera bat baino gehiago du", adierazi du.

Caparrosen aldaketen zergatien berri ez daki, baina Koikiliren ustez ez zen izan bere jokoak behera egin zuelako. "Ez dut uste behera egin nuenik".

Koikili oso pozik dago gorengo mailan jokatu duen lehen sasoain egin duen beharrarekin. Taldearena ere oso ona izaten ari da bigarren itzulian. Hala ere, futbolariek lanean jarraituko dutela iritzi diote. "Orain giro ona dago, baina ez gara lasaitu. Matematikoki ez gaude salbatuak eta erronka errakargarriagoak ere eskura ditugu".

Bestalde, Fran Yestek normaltasunez entrenatu du gaurko lan saioan. Beraz, prest egongo da Deportivoren aurka jokatzeko. Ustaritzek eta Gabilondok, aldiz, korrika baino ez dute egin. Gainkargak dituzte.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta