2008/04/10
iurbentia Bilbao Basket taldeko Fred Weis pibotak lagun-taldea izango du ostegun honetatik aurrera. Jokalariaren garaiera dela eta, peñak 'Bilbao Basket 2.18 Fred Weis' izena izango du.
Aurkezpena ostegunean egingo da Erromoko Anaiak tabernan 19:30etik aurrera. Jokalaria bera eta taldeko jokalari zein teknikariak ere bertan izango dira.
iurbentia Bilbao Basketen laugarren Peña izango da Weisena, jada Hirukoa, Peña Javi Salgado eta Peña Txus Vidorreta sortuta dituztelako.