2008/04/10
Neven Spahija TAU Ceramica Baskoniako entrenatzaileak zaleei eskertu nahi izan zien taldeari erakutsitako babesa. Baskoniarrek 85-68 gainditu zuten Partizan final-laurdenetako hirugarren partidan eta Final Fourrerako sailkatu ziren.
"Azkeneko partidetan baino hobeto jokatu dugula uste dut, baina argi dago egin behar ditugun bidaiekin ezinezkoa dela neurketa guztietan erritmo ona ematea", adierazi zuen Spahijak.
"Orain arte bizi izan dudan gau magikoena da hau eta askotan esan dudan moduan gure zaleak saskibaloiaz asko dakite eta badakite ere taldea noiz lagundu behar duten", gaineratu zuen.
Euskadi Irratiko azken albistegia