
2008/04/10
Surfari buruzko Surf Line web orri entzutetsuak gelditzen ziren zalantza apurrak uxatu ditu: aurten WCT zirkuituko txapelketa egingo da Mundakan.
Graham Stapelberg Billabong etxeko marketing buruetako bati egindako elkarrizketan, honek "%100ean" baieztatu du txapelketa burutuko dela. Hori bai, honekin batera aipatzen du aurtengoak arrakastarik ez badu 2009rako beste lekuren bat bilatzea aztertuko dutela. Stapelbergek surflariek probaren inguruko kexak izatea errespetatzen duela dio, eta parte-hartzaileek egindako kritiken artean argudio interesgarri eta erabilgarri batzuk daudela. Bakiorekin batera, olatu alternatiboa Sopelana izango dela ere esaten du.
Beraz, aurten munduko onenak Euskal Herrian ikusteko aukera izango dugu, hurrengo urtean ikusiko da.
Elkarrizketa hemen: www.surfline.com