logo de eitb24
2008ko abuztuak 30 | 07:55:59
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Politika

INDARKERIA GAITZESTEA ESKATZEN DU

EAJk eta PSEk adostutako mozioa erregistratu dute Arrasaten

2008/04/10

Testuak mozioa eztabaidatzeko ezohiko eta premiazko udalbatza deitzeko eskaera egiten dio Ino Galparsoro alkateari. Dokumentuak "bide politikoen eta demokratikoen eta elkarrizketaren aldeko hautua" egiten du.

Arrasateko EAJ eta PSE-EE alderdietako udal taldeek demokrazia eta balore etikoen defentsa eskatzen duen mozioa, alderdi biek adostu berri dutena, erregistratu dute gaur goizean gipuzkoar udalerriko Udaletxean. Testuak indarkeriaren gaitzespena eskatzen die alderdi guztiei eta gaitzespen hori egiten ez dutenei dimititzeko eskaera egiten die.

Paco Garcia Raya Arrasateko alderdi sozialisteko bozeramaileak jakinarazi duenez, gaur 09:30ean erregistratutako agiriak ezohiko eta premiazko udalbatza egiteko eskatzen dio Ino Galparsoro EAE-ANVko alkateari.

Batzarrean alderdi ekintzaleak mozioa onartzen ez badu, alkatearen kontrako zentsura mozioa jarriko dute abian.

Testuak bide politiko eta demokratikoen alde egiten du eta, hortaz, indarkeriaren aurka agertzen da. Era berean, "ETAren jardun terrorista, bere azken atentatu hilgarriak eta kaleratutako azken agirian egindako mehatxua aipatu eskubideen urraketa argia" direla esaten du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta