2008/04/10
High Roadeko Kim Kirchenek Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapa irabazi zuen. Luxenburgoko txirrindulariak esprintean irabazi zuen, helmuga marra bertan ihesaldia bertan behera utziz. Azken pedal-kolpean ihesaldian zen eta bere taldekide den Morris Possoni gainditu zuen.
Laugarren etapa honen ondoren, Alberto Contadorrek (Astana) lidergoan jarraitzen du. Hiru segundura Karpin-Galizako Ezequiel Mosquera dauka, eta 8ra izen garrantzitsuak dituen talde handi bat.
Kirchenek adierazi zuen helmugan bertan, bere taldekide Possoniren "haserrea ulertzen" zuela. "Abiadura handiko esprinta izan da eta gelditzeko aukerarik ez dut izan", gaineratu zuen irabazleak.
Etapako sailkapena:
1. Kim Kirchen (LUX/High Road) 4.17:33
2. Morris Possoni (ITA/High Road) d.b.
3. David Herrero (EUS/Karpin-Galicia) d.b.
4. Michael Albasini (SUI/Liquigas) d.b.
5. Matthew Lloyd (AUS/Silence Lotto) d.b.
6. Fabian Wegmann (ALE/Gerolsteiner) d.b.
7. Amets Txurruka (EUS/Euskaltel-Euskadi) d.b.
8. Xavier Florencio (ESP/Bouygues Telecom) d.b.
9. Stefan Schumacher (ALE/Gerolsteiner) d.b.
10. Peter Velits (SVK/Team Milram) d.b.
Sailkapen orokorra:
1. Alberto Contador (ESP/Astana) 16.32:01
2. Ezequiel Mosquera (ESP/Karpin-Galicia) 0:03"-ra
3. David Herrero (EUS/Karpin-Galicia) 0:08"-ra
4. Damiano Cunego (ITA/Lampre) d.b.
5. Kim Kirchen (LUX/High Road) d.b.
6. Peter Velits (SVK/Team Milram) d.b.
7. Cadel Evans (AUS/Silence Lotto) d.b.
8. Mikel Astarloza (EUS/Euskaltel-Euskadi) d.b.
9. Patxi Vila (EUS/Lampre) d.b.
10. Maxime Monfort (FRA/Cofidis) d.b.
Euskadi Irratiko azken albistegia