Gizartea

HILAREN 16TIK AURRERA

Euskarako gaitasun tituluak Europakoekin homologatuko dituzte

2008/04/09

EGAk eta Administrazioetako hizkuntza eskakizunek B-1 edo C-1 maila duten jakin ahal izango dugu azkenik. Homologazioa automatikoa izango da, hau da, tituluren bat duten pertsonek ez dute ezer egin beharko.
Dekretuak orain arte igorri diren 140.448 tituluak homologatuko ditu. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Dekretuak orain arte igorri diren 140.448 tituluak homologatuko ditu. Argazkia: EiTB

Euskarako gaitasun titulu guztiak batu eta Europako egiaztagiriekin homologatuko dituzte hilaren 16tik aurrera.

Adibidez, EGAk B-1 edo C-1 maila duen jakin ahal izango dugu aurrerantzean.

Eusko Jaurlaritzak dekretuaren aurkezpena egin du gaur, hainbat erakundetako ordezkariekin batera.

Neurri berriak paradoxekin amaituko du. Izan ere, orain arte, HABEko titulua ez zen erabilgarria Admnistrazioetan, eta horren ondorioz askok bi aldiz egin behar izan dute azterketa (HABEko titulua lortzeko lehenengo, eta Administrazioetan lan egiteko gero).

Dekretuak orain arte igorri diren 140.448 tituluak homologatuko ditu.

Horrela, Europako egiaztagirien arabera, HAEEko, HABEko, Osakidetzako, Ertzaintzako eta Hezkuntza Saileko tituluek ondorengo homologazioa izango dute:

B-1: HAEEren PL1, Osakidetzaren PL1 eta HABEren lehenengo maila.

B-2: HAEEren PL2, Osakidetzaren PL2, HABEren bigarren maila eta Ertzaintzaren PL1.

C-1: HAEEren PL3, Osakidetzaren PL3, HABEren hirugarren maila, Ertzaintzaren PL2 eta EGA.

C-3: HAEEren PL4, Osakidetzaren PL4 eta HABEren laugarren maila.

Gainera, sei hilabeteko epean, Hizkuntza Eskoletako eta hezkuntzako euskara eskakizunetako egiaztagiriak ere homologatuko dituzte.

Homologazioa automatikoki egingo dute, hau da, tituluren bat duten pertsonek ez dute ezer egin beharko.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta