logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 14:59:15
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

EUSKAL HERRIKO ITZULIA (3. ETAPA)

Herrero: "Zama handia kendu dut gainetik"

2008/04/09

Txirrindulari bilbotarrak Vianako helmugan lortu zuen garaipena, aurreko bi etapetan hirugarren postuan bukatu ondoren.

David Herrero izan zen garaile Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapan. Karpin Galiciako txirrindulariak aurreko bi etapetan hirugarren bukatu zuen eta azkenean merezitako garaipena lortu zuen. "Zama handia kendu dut gainetik" adierazi zuen garaipena lortu eta gero.

"Urduri nengoen, normalean etapa garaipena lortzeko sena baitaukat, baina lasterketa honetan maila oso altua da. Gaur gustora egingo dut lo" esan zuen Herrerok.

Azken metroak buka ezinak egin zitzaizkion bilbotarrari eta honela deskribatu zituen: "Ez nintzela inoiz iritsiko uste nuen. Cadeseko jaitsiera erritmo bizikoa izan da, 'Moto GP'-ko lasterketa zirudien. Helmugan Bettiniren zain nengoen, baina Luis Leon Sanchez ikusi dudanean bere bila atera naiz, ez dut birritan pentsatu".

Sailkapen Nagusian hirugarren dago David Herrero, baina berak ez du Itzulia irabazteaz hitz egin nahi: "Itzulia irabazi dezakedala esatea gehiegi esatea da, baina nire bigarren helburua lortu dut eta orain datorren guztia ondo hartuko dut". Herrerok garaipena bere andregaiari, gurasoei eta babesleei eskaini die.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta