
2008/04/09
Diru sariei dagokienen, Administrazio Kontseilu eta jokalarien arteko akordioa erabatekoa dela adierazi du goizean Klubak; beti ere, taldeak igoera lortzen badu.
Mikel Aranburu prentsa aretoan izan da gaur goizeko entrenamendu ondoren, eta kapitainak berak baieztatu du akordioa: "Saririk hoberena igotzea eta hurrengo urtean Lehen Mailan jokatzea izango da. Akordioara iritsi gara eta guztiok pozik gaude, baina hau alde batera utzi behar dugu orain. Celtaren aurka larunbatean jokatu beharreko partida da garrantzitsuena. Lehen bezala, orain ere garrantzitsuena partidak irabaztea eta taldea Lehen Mailara igotzea da".
Bestalde, kirol arloari buruz mintzatu den jokalaria Jose Luis Marti izan da. Donostiara etorri zenetik oso goitik ari da bere kalitateari dagokionean. Kalitate handiko jokalaria dela erakutsi du, baina beste behin taldea dela garrantzitsuena gogoratu nahi izan du: "Batzuetan gauzak handitu egiten dira. Talde bat gara eta taldea da aurrera bultza egiten duena, ez jokalari bakar bat. Batzuetan batzuk, beste batzutan beste batzuk, baina denak ari gara lanean", gogoratu du.