logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:42:59
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA

Javad Nekounamek senda-agiria jaso du

2008/04/09

Jose Angel Zigandak hala nahi izanez gero erdilari irandarra erabili ahal izango du hurrengo jardunaldietan.

Javad Nekounamek oso zorte txarra izan zuen denboraldi-aurrean. Irango selekzioarekin Asiako Kopa jokatu ostean berandu itzuli zen Iruñera, eta iritsi eta berehala min hartu zuen, gainera.

Taldekideekin bi entrenamendu besterik ez zituen burutu, eta Zigandak irandarra pixkanaka pixkanaka sartzea erabakita zuen arren, jokalaria sasoi betean itzuli zela ikusi eta 2007ko abuztuaren 14an Vila-realen jokatu beharreko adiskidantza partidarako deialdian sartu zuen azkenean.

Bigarren zatian zelairatu zuen Zigandak Nekounam, eta berdegunean hiru minutu zeramatzanean hautsi egin zen irandarra. Bere kasaka hartu zuen min, inork ez zion ezer egin, baina eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua txikitu egin zuen. Zelaietara itzultzeko gutxienez zazpi hilabete beharko zituela esan zuten Osasunako medikuek. Bada min hartu zuenez gerotik zortzi hilabete betetzeko bost egun besterik falta ez direnean jaso du senda-agiria irandarrak azkenean.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta