
2008/04/09
Hodei Collazo bosgarren kanporaketaraino iritsi da Australian, Margaret Riverrreko Drug Aware Pro, sei izarreko txapelketan. Ez da emaitza ona, WQS zirkuiturako 750 puntu bildu ditu zarauztarrak.
Laugarren kanporaketan ekin zion lanari zarauztarrak. Bere txandako lehen postua lortu zuen, Sunny Garcia 2.000. urtean munduko txapeldun izandakoaren aurretik. Collazoren bi olatu onenek 5.33 eta 5.6 puntu jaso zituzten.
Bosgarren kanporaketan antzeko lana egin du, 3.6 eta 6.67 puntu bildu ditu bi olatu onenetan, bigarrena apur bat hobea lortuz gero aurrera egiteko aukera izango zuen, txanda parekatua izan baita, baina kanporatu egin dute.
Bitxikeria moduan aipatu, jardunaldia bertan behera utzi behar izan dutela txapelketa egiten ari zen eremuan marrazo batzuk ikusi ostean.
LAUGARREN KANPORAKETA
1 10.93 Hodei Collazo EUS
4 6.33 Alex Chacon AUS
2 10.30 Sunny Garcia HAW Blue
3 8.54 Ricky Whitlock USA
BOSTGARREN KANPORAKETA
2 11.04 Patrick Gudauskas USA
1 13.17 Jarrad Howse AUS
3 10.27 Hodei Collazo EUS Blue
4 9.26 Damon Harvey AUS