logo de eitb24
2008ko uztailak 04 | 22:52:05
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Txirrindularitza

EUSKAL HERRIKO ITZULIA (3. ETAPA)

Vianako etapa David Herrero bilbotarrarentzat

2008/04/09

Karpin Galicia taldeko txirrindulariak Luis Leon Sanchez eta Bettini gainditu zituen esprintean; Contadorrek lidergoan jarraituko du. Euskal Herriko Itzuliko webgune berezia.

Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapa, guztietatik Lucena izan zen. Eitb egoitzatik habiatu zen lasterketa eta txirrindulariek 195 kilometroko ibilbidea zuten aurretik. Hasieratik etengabeko erasoaldiak egon ziren.

Lehena, Matej Mugerlik (Liquigas), Amets Txurrukak (Euskaltel-Euskadi) eta Theo Eltinkek (Rabobank) egin zuten, baina ez zuten asko iraun. Ihesaldi horrek huts egin ondoren, Morris Possonik (High Road) eta Paul Martensek (Rabobank) jo zuten erasoa eta sei minutuko abantaila hartzeraino iritsi ziren. Orduña, Astana taldea hasi zen tropelaren buruan jartzen eta distantziak murrizten hasi ziren. Geroago, 152. kilometroan, Martensek erorikoa jasan zuen eta Possoni, bakarrik geratu zen lasterketa buruan. Helmugarako 16 kilometroren faltan tropelak Possoni harrapatu zuen.

Azken portua geratzen zitzaien igotzeke txirrindulariei, Agilar De Codes Gaina. Bertan, Marchantek (Saunier Duval) jo zuen erasoaldia baina faboritoek azkar erantzun zuten.

Etapa esprintean erabakiko zela ematen zuen eta hala izan zen. Esprint horretan, David Herrero euskaldunak lortu du garaipena Luis leon Sanchez (Caisse d’Epargne) eta Bettiniren (Quick Step)aurretik.

Herrerok hirugarren postuan bukatu zituen aurreko bi etapak eta hirugarren honetan garaipena lortu du. Contadorrek lidertzan jarraitzen du eta Sailkapen Nagusian ez da aldaketarik.

Hirugarren etapako sailkapena:

1. David Herrero (Karpin Galicia) 4:54:24.
2. Lus León Sanchez (Caisse D'Epargne) d.b.
3. Paolo Bettini (Quick Step) d.b.
4. Leonardo Duque (Cofidis) d.b.
5. Michale Albasini (Liquigas) d.b.
6. Davide Rebellin (Gerosteiner) d.b.
7. Damiano Cunego (Lampre) d.b.
8. Rinaldo Nocentini (AG2R) d.b.
9. Kim Kirchen (High Road) d.b.
10. David de la Fuente (Saunier Duval) d.b.

-Orokorra:

1. Alberto Contador (Astana) 7:20:04.
2. Ezequiel Mosquera (Karpin Galicia) 3-ra.
3. David Herrero (Karpin Galicia) 8-ra.
4. Damiano Cunego (Lampre) d.b.
5. Kim Kirchen (High Road) d.b.
6. Peter Velits (Milram) d.b.
7. Mikel Astarloza (Euskaltel) d.b.
8. Cadel Evans (Silence Lotto) d.b.
9. Patxi Vila (Lampre) d.b.
10. Mauricio Ardila (Rabobank) d.b.

Sailkapen guztiak

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta