logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:03:47
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA

Vela: "Arsenalen jokatu ezin badut gustura geratuko nintzateke Osasunan"

2008/04/08

Osasunak salbazioa lortzea da orain mexikarraren kezka nagusia, baina Premier Leaguera joan ezin badu datorren denboraldian Osasunan jarraitzea begi onez ikusiko lukeela onartu du.

Osasunako presidente Patxi Izko eta Juanjo Lorenzo kirol zuzendaria Londresen izan dira asteburuan Arsenaleko arduradunekin biltzeko. Bi kluben arteko harremanak oso onak dira, eta besteak beste Carlos Vela mexikarraren etorkizunaz hitzegin ahal izan dute bi aldeek.

Aurrelari gaztea Espainiako pasaportea jaso zain dago Premier Leaguen jokatzeko, eta hori gauzatuz gero bere etorkizuna Nafarroako Erresumatik at egongo da.

Aldiz, agiriak garaiz jasotzen ez baditu, eta Ingalaterrako Federazioak baimen berezia ematen ez badio, Carlos Velak Espainiako Ligan jarraitu ahal du datorren denboraldian ere: "Ez dut hitzegin inorekin, ez Osasunako jendearekin, ez Arsenalekoarekin eta ezta nire ordezkariarekin ere. Ez dakit ezertxo ere, eta nire iritzia jakin nahiko dutela usted ut. Dena dela, Arsenalera Joan ezin banaiz ez nuke begi txarrez ikusiko Osasunan jarraitzea. Orain salbazioa da garrantzitsuena, baina aukera ona izango litzateke Osasunan jarraitzea, hiria ezagutzen dut, kluba ere bai, eta oso pozik nago Iruñean. Gainera, Osasunakoek Arsenalekoekin hitzegin badute nirekin gustura daudelako izango da. Agirien kontua apirilean argitzea espero dut, eta zerbait dakidanean esango dut", adierazi du gaur jokalari gorritxoak.

Osasunak sailkapenean duen egoera kezkagarriaren inguruan galdetuta, Vela oso baikor mintzatu da: "Salbatuko garela uste dut, konfiantza itzela daukat horren inguruan, eta gainera asko sufritu gabe lortuko dugula usted ut. Ez da erraza izango, baina talde honek kalitate ikaragarria dauka, eta ez dut uste azken jardunaldia arte besteen emaitzen begira egon beharrik izango dugunik", ziurtatu du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta