Politika

ANV-REN KONTRAKO MOZIOAK

EAJ bere zentsura-mozioaren edukia azaltzen ari da gainerako alderdiei

2008/04/08

Radio Euskadik jakin duenez, testuan "giza duintasuna" errespetatzea eta ETA nahiz haren azken agiria gaitzestea eskatzen da. Euskal erakundeetako kargudunei dimititzeko galdetuko zaie, testuarekin bat egiten ez badute.
Belen Greaves EBBko idazkaria. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Belen Greaves EBBko idazkaria. Argazkia: EFE

ANV giza-eskubideen alde eta indarkeria erabiltzearen kontra ager dadin udaletxeetan aurkeztuko duen zentsura-mozioaren edukiaren berri ematen ari da EAJ gainerako alderdiei.

Belen Greaves EBBko idazkaria dagoeneko alderdiekin harremanetan jarri da. Testuak bi zati ditu. Lehendabizikoan, EAJk erakunde publikoetan egoteko betebehar diren oinarrizko printzipioak aipatzen ditu. Radio Euskadik jakin ahal izan duenez, mozioan "giza duintasuna" errespetatzea eta "giza-eskubideak babestea" eskatzen da.

Horrez gain, "aniztasun politikoa" bermatzearen alde egiten du eta "soilik bide politikoen aldeko apustua" egitea exijitzen du. Ildo horretan, ETA eta erakunde armatuaren azken agiria gaitzestea galdegiten du EAJk aipatu testuan.

Mozioan aipatzen diren puntuekin bat egiten ez duten hautetsiei kargua uztea eskatzen zaie.

Zentsura-mozioak udaletxeetan aurkeztu aurretik, EAJk gainerako alderdien erantzuna zein den jakin arte itxarongo du.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta