Politika

EBB-REN BILERA

EAJk ETA gaitzesteko eskatuko dio ANVri, mozioen bidez

2008/04/07

Mozioak hurrengo egunetan aurkeztuko dituzte eta, kargudun abertzaleek oinarri etikoekin konpromiso "argia eta garbia" agertu ezean, mozio gehiago mahaigaineratuko dituzte, haien dimisioa exijitzeko.

EAJk mozioak aurkeztuko ditu hurrengo egunetan EAE-ANVko kargudunei ETAren atentatuak eta azken agiriko mehatxuak "argi eta garbi" gaitzets ditzaten.

Ordezkari abertzaleek hala egin ezean, haien dimisioa exijitzeko mozioak aurkeztuko ditu EAJk.

Hala erabaki du astelehen honetan alderdi jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarrek (EBB), zenbait orduz Sabin Etxean, Bilbon, batzartuta egon eta gero.

Mozioak aurkeztu baino lehen, baina, gainerako alderdiak informatuko ditu.

Zapateroren inbestidura

Bestalde, gaurko bileran EAJren EBBk ez du erabaki zer bozkatu Jose Luis Rodriguez Zapatero hautagai sozialistaren inbestidura saioan.

Hori dela eta, Zapateroren hitzaldia entzun arte itxarongo dute diputatu jeltzaleek, botoa hautatu baino lehen.

Dena dela, EAJko iturriek adierazi dute "posibilitate gutxi" daudela Zapateroren alde egiteko. Hortaz, kontra bozkatzea edo abstenitzea da eztabaida.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta