logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:47:46
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Reala

REALA

Delibasicek golaren ospakizunarekin istilurik ez duela nahi adierazi du

2008/04/07

Jokalariak igandean berdinketaren gola egin ondoren presidenteari zuzenduz gehiegi hitz egiten zueneko keinua egin zion.
Andrija Delibasic, Realeko jokalaria

argazkia handitu

Andrija Delibasic, Realeko jokalaria

Erlazionatutako albisteak

Zer esan ugari eman du golaren ospakizun horrek, eta aurrelariak gaur gai horri hitz egitea beste erremediorik ez du izan. Zigic etortzeko atzerritar postua betetzen duen beste jokalari bati baja eman beharra du Badiolak, eta jokalari hori, Delibasic izango da. (Beti ere, serbiarra etortzen bada).

Gai honi buruz aritu da Delibasic goizeko prentsaurrean. "Ez nuen keinuak ika-mikarik sortzea nahi. Amorru keinua izan zen, eta kito. Ez diot gai honi buelta gehiago eman nahi. Nahiago nuke garaipenak duen garrantziaz hitz egitea", esan du. Presidentearekin hitz egin duela ere adierazi du. "Presidentearen asmoaren berri egunkarien bitartez jakiteak mina eman dit. Hori da salatu nahi dudana. Fitxa kentzea, berez, legala da, baina azkenean nik eskatu diot presidenteari biltzea, eta hala, duela hiru egun bildu ginen. Besterik gabe, erabakiaren berri eman zidan. Gai hau nik jakin aurretik egunkarietan azaltzeak mindu egin nauela esan nion".

Fran Merida, bestalde, oso pozik azaldu da atzo garaipenaren gola egin eta aspaldiko partez, partida osoa jokatu zuelako. "Oso pozik nago berriz ere hamaikakoan izateagatik eta, noski, golarengatik. Oso gustura sentitu nintzen beti zelaian egon nahi dudalako. Oso egun polita izan zen, baina segi beharra dugu, lan asko dugulako aurretik".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta