2008/04/08
TAU Ceramica Baskoniak denboraldiko partidarik garrantzitsuenetariko bat jokatuko du asteazkenean Partizanen aurka (Buesa Arena, 20:30ean). Euroligako final-laurdenetako hirugarren partida irabazi beharko dute Final Fourrerako txartela lortzeko.
Jarraian bi porrot jaso eta gero, Belgraden Partizanen aurka eta ACB Ligan DKVren kontra, erreakzioa nahitaezkoa da baskoniarrentzat Euroligan egindako lana pikutara bida nahi ez badute. Asteazkeneko neurketa, dena den, ez da erreza izango serbiarrek behetik beherako garapena izan baitute.
Buesa Arenako zaleen babesa ere gakoa izango da partidaren bilakaeran, eta oraingoz sarrera guztiak saldu ez badiren arren giro bikaina espero da asteazkenerako.
FITXA TEKNIKOA.
--TALDEAK.
TAU CERAMICA: Planinic, Rakocevic, Mickeal, McDonald eta Teletovic --hasierako bostekoa--; Prigioni, Vidal, Singleton, Garcia, Fernandez, Splitter eta Jasaitis.
PARTIZAN IGOKEA: Palacio, Kecman, Tripkovic, Vranes y Velickovic --hasierako bostekoa--; Tepic, Pekovic, Vitkovac, Borovnjak, Bozic, Djurkovic eta Milosevic.
Euskadi Irratiko azken albistegia