2008/04/07
Euskal Herriko Itzuliko lehen etapa Legazpin hasi zen eguerdiko 13:35ean eta lehen kilometroak lasaiak ziruditen arren, hamaikagarren kilometroan Dominik Roelsek (Team Milram), ihesaldi saiakera egin, baina tropelak bertan behera utzi zuen. Hamabost kilometro beranduago, ordea, hiru txirrindularik ihes egin zuten. Egoi Martinezek (Euskaltel-Euskadi), Iban Mayozek (Karpin) eta Mickael Buffazek (Cofidis), tropeletik ihes egin eta hiru minutu eta hamabost segunduko aldea lortu zuten.
Astanak, ez zuen ihesaldia aurrera joaterik nahi eta Caisse D’Epargneren laguntzaz aldea murrizten saiatu ziren. Bettinik eta Astarloak, lasterketa buruarekin bat egin nahi zuten erasoaldi berri bat joz, baina tropelak azkar harrapatu zituen.
Pixkanaka, tropela, aldeak murriztuz zihoan eta 13 kilometroren faltan Egoi Martinez eta Iban Mayoz harrapatu zituzten.
Azken kilometroetan, txirrindulariek, Deskarga (bigarren mailako portua) igo behar zuten. Bertan, Mosquerak (Karpin) jo du lehen erasoa eta Contadorrek (Astana) azkar erantzun zion. Gero, Contadorrek, atzean utzi du Mosquera eta bakarrean iritisi da helmugara. Bigarren, Mosquera berak bukatu du hiru segundura eta zortzi segundura David herrerok eman dio denbora tropelari.
Contador da lider berria eta David Herrero, lehen euskalduna. Karpin Galicia taldeko txirrindularia, hirugarren sailkatua da.
Etapako Sailkapena eta Sailkapen Nagusia:
1. Alberto Contador (ESP/Astana) 3.39.23
2. Ezequiel Mosquera (ESP/Karpin-Galicia) 0:03 ra
3. David Herrero (EUS/Karpin-Galicia) 0:08 ra
4. Damiano Cunego (ITA/Lampre) d.b.
5. Ricardo Riccó (ITA/Saunier Duval) d.b.
6. Davide Rebellin (ITA/Gerolsteiner) d.b.
7. Peter Velits (SVK/Team Milram) d.b.
8. Maxime Monfort (FRA/Cofidis) d.b.
9. Joaquín Rodriguez (ESP/Caisse d'Epargne) d.b.
10. Yury Trofimov (RUS/Bouygues Telecom) d.b.
Euskadi Irratiko azken albistegia