logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:05:55
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Beste kirol batzuk

EZBEHAR TRAGIKOA

55 urteko gizon bat hil da Bilbo-Bilbo klasikoan parte hartzen ari zela

2008/04/06

Ezbeharra 12:10 aldera gertatu da martxa zikloturista Deriotik igarotzean. Gizona gaizki sentitu da eta, bat-batean, lurrera erori da.

55 urteko gizona, Javier B.A., hil da gaur Bilbo-Bilbo martxa zikloturistan parte hartzen ari zela. Arrigorriagako bizilaguna proban zehar zendu da, dirudienez bihotzekoak jota, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 12:10ak aldera gertatu da martxa zikloturista Deriotik igarotzean. Gizona gaizki sentitu da eta lurrera erori da. Berehala artatu dute kirol proba jarraitzen ari ziren medikuek, baina ezin izan dute ezer egin.

Autopsia egiteko auzitegiko patologia institutura eraman dute gorpua.

Lehenengo heriotza

Martxa zikloturistak duen 20 urteko historian gertatzen den lehen heriotza da, antolatzaileek zehaztu dutenez.

Bilbo-Bilbo martxaren 6.017 partehartzaileak 08:30 eta 09:30 bitartean abiatu dira Bizkaiko hiriburutik, 116 kilometroko ibilbidea egiteko. Derio ibilbidearen erdian dago.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta