logo de eitb24
2008ko uztailak 19 | 19:42:15
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

LANEK, ONDORIO TXIKIAK

Ur zerbitzua berrezarri dute Bilbon

2008/04/07

Hiriburuko auzo garaienetako toki batzuetan soilik nabaritu dute uraren presioak behera egin duela, hain zuzen, Mendipe, Altube, Anboto, Bakea eta Tolosa kaleetako 150 etxebizitzatan.
Bilbooko ur-horniketan egiten ari diren lanak. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Bilbooko ur-horniketan egiten ari diren lanak. Argazkia: EiTB

Igandea iturriari eta urari begira igaro dute Bilbon. Hiriburuko ur hornidura sare nagusiak berritzeko lanetan aritu dira Udaleko langileak eta uraren presioa jaitsi dela nabaritu dute zenbait bizilagunek. Hiriaren bi herenetan eragin izango zuela esan bazuten arren, azkenean ondorioak txikiak izan dira. Lanen lehen fasea izan da atzokoa.

Ohiko ur hornidura sareak Errekalden jarritako hodi berriekin bat egiteko lanek 150.000 bizilagunengan eragina izango zutela iragarrita zegoen arren, hiriburuko auzo garaienetako etxebizitza batzuetan soilik gertatu dira uraren presio jaitsierak, hain zuzen, Mendipe, Altube, Anboto, Bakea eta Tolosa kaleetako 150 etxetan.

Lanak atzo, 10:00etan hasi zituzten eta goizaldean bukatu dira. Unerik kritikoena 02:00ak eta 04:00ak artean aurreikusita zegoen, lotura guztiak egin eta gero sarea martxan jarri dutenean. Hala ere, ondorioak oso txikiak izan dira, Udaleko uren matxurak artatzeko informazio zerbitzutik jakinarazi dutenez.

Ur-matxuren berri emateko bizilagunentzako ondoko telefono zenbakia jarria zuen Udalak: 94-4249909.

16 orduz luzatu dira obrak eta bi miloi euroko inbertsioa ekarriko duten hodien hobekuntza proiektu globalaren baitan egin dituzte.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta