
2008/04/06
Realak partida garrantzitsua jokatzen zuen Anoetan Herculesen aurka eta ez zuen huts egin. Partida hasi aurretik, Aitor Zabaleta omendu zuten.
Lehen zatia nahiko berdindua izan zen. Hasieran, Herculesek baloi jabetza edukitzea lortu zuen baina ez zuen arrisku gehiegirik sortzen. Realak minutuak aurrera joan ahala konfidantza hartu zuen, baina hauek ere ezin gol aukera garbirik sortu. Beraz, lehen zatia golik gabe bukatu zen.
Bigarren zatia lehenengoaren antzera hasi zen, baina 62. minutuan Sendoak, Hercules aurreratu zuen bere golari esker. Momentu horretatik aurrera Reala partidaren bila joan zen. Lehen aldiz hasierako hamaikakoan egon zen Fran Meridak, gola lortu zuen 79. minutuan eta berdinketarekin talde txuri-urdinak indarra hartu eta garaipenaren bila jo zuen. Horrela 81. minutuan Delibasicek garaipenaren gola sartu zuen.
Juanma Lillok, garaipenarekin debutatu zuen Anoetan eta Reala igoera postuetatik (hirugarren postutik) puntu bakarrera dago.
Fitxa Teknikoa:
Real Sociedad: Riesgo, C. Martinez, Labaka, M. Gonzalez, Castillo, Marti, Xabi Prieto, Aranburu (Uranga, 80'), Merida, Nacho (Delibasic, 74') eta Victor (Diaz de Cerio, 56').
Hercules: Unai Alba, Albacar, Sergio, Diego Jaume, Graff, Farinos (Ariel, 76'), De Los santos, Sendoa (Bechan, 84'), Mariño, Ismael eta Ion Velez.
Golak:
0-1, 62': Sendoa.
1-1, 79': Fran Merida.
2-1, 81': Delibasic.