2008/04/06
Iturriko ura edatea debekatuta izan dute Tolosako (Gipuzkoa) bizilagunek azkeneko 48 orduetan, baina orain berriro edangarria da. Herria uraz hornitzen duten hiru andeletatik bitan kutsadura mikrobiologikoa aurkitu zuten azterketek, baina gaur egindako analisiek, ostera, emaitza positiboak izan dituzte eta kutsadura desagertu dela esan dute. Horregatik urraren kontsumoa baimendu du Udalak bando baten bidez.
"Analisiak positiboak direla esan digu Osakidetzak, horrela, berriro edan daiteke herriko ura baldintzarik gabe", azpimarratu du Jokin Bildarratz Tolosako alkateak. Era berean, "ordu gutxiren buruan arazo guztiak amaitzea" espero dutela gaineratu du.
Bizilagunek pozez hartuko dute berria, izan ere, azken bi egunetan zehar ur botilak erosi beharrean izan dira, ia denda guztietako aleak amaituz.
Tolosan zenbait egunetan etenik gabe euria eginez gero, iturriko ura zikindu egiten da berehala eta kontsumoa debekatu egiten dute batzutan. Baina bi urteren buruan arazoarekin amaitzea espero dute, Ibiurreko urtegia egiten dutenean.
Euskadi Irratiko azken albistegia