2008/04/06
Felipe Massa nagusitu zen Bahraingo Sari Nagusian,helmuga Ferrariko bere taldekidea den Raikkonenen aurretik gurutzatuz. Brasildarrak hiru segundu atera zizkion Munduko Txapeldunari. Entrenamenduetan "polea" lortu zuen Kubicak hirugarren postua lortu zuen.
Lasterketa hasieratik geratu da erabakita. Irteeran, Hamilton gaizki ibili da eta hamargarren postura arte jaitsi da. Alonso bederatzigarren zihoan eta bere taldekide ohiak atzetik jo du espainiarraren autoa. Biek jarraitu dute lasterketan, baina bat ere ez zen lasterketatik kanpo geratu. Alonsok bederatzigarren bukatu zuen eta Hamiltonek hamairugarren.
Taldeka Ferrariek lehen bi postuak lortu zituzten eta BMW-Sauberreko gidariek hirugarren eta laugarren postuak lortu zituzten. Taldekako Sailkapenean, BMW-Sauber da lehen postuan eta Ferrari bigarren puntu bakarrera.
Bahreingo sari Nagusiko sailkapena:
1. Felipe Massa (BRA) Ferrari 1h.31:06.970
2. Kimi Raikkonen (FIN) Ferrari 3.339 ra
3. Robert Kubica (POL) BMW Sauber 4.998 ra
4. Nick Heidfeld (ALE) BMW Sauber 8.409 ra
5. Heikki Kovalainen (FIN) McLaren-Mercedes 26.789 ra
6. Jarno Trulli (ITA) Toyota 41.314 ra
7. Mark Webber (AUS) RBR Renault 45.473 ra
8. Nico Rosberg (ALE) Williams-Toyota 55.889 ra
9. Timo Glock (ALE) Toyota 1:09.500 ra
10. Fernando Alonso (ESP) Renault 1:17.181 ra
11. Rubens Barrichello (BRA) Honda 1:17.861 ra
12. Giancarlo Fisichella (ITA) Force India-Ferrari itzuli 1era
13. Lewis Hamilton (BH) McLaren-Mercedes itzuli 1era
14. Kazuki Nakajima (JPN) Williams-Toyota itzuli 1era
15. Sebastien Bourdais (FRA) Toro Rosso-Ferrari itzuli 1era
16. Anthony Davidson (BH) Super Aguri-Honda itzuli 1era
17. Takuma Sato (JPN) Super Aguri-Honda itzuli 1era
18. David Coulthard (BH) RBR-Renault itzuli 1era
19. Adrian Sutil (ALE) Force India-Ferrari 2 itzulira
Ez dute bukatu:
Nelson Piquet (BRA) Renault 40 itzuli
Jenson Button (BH) Honda 19 itzuli
Sebastian Vettel (ALE) Toro Rosso-Ferrari 0 itzuli
---
Euskadi Irratiko azken albistegia