logo de eitb24
2008ko maiatzak 17 | 06:28:20
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

EIBAR-ALAVES

Mandiola: "Ezin gara lasaitu"

2008/04/06

Eibarrek arnasa hartu zuen derbia irabazi ondoren, baina entrenatzaileak oraindik ezer ez dutela lortu adierazi zuen.
Mandiola pozik agertu zen derbian garaipena lortu eta gero. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Mandiola pozik agertu zen derbian garaipena lortu eta gero. Argazkia: EiTB

Manix Mandiola, pozik agertu zen Alavesen aurka garaipena lortu eta gero, baina ez du nahi bere jokalariak gehiegi erlaxatzea.

"Pozik nago irabaztea lortu dugulako, baina gogor jarraitu behar dugu lanean. Helburua lortu dugula uste badugu bide txarretik goaz" esan zuen Mandiolak.

Alavesi irabazi eta gero, Eibarrek 43 puntu ditu. Zenbaki hauetara lanaren bitartez iritsi direla adierazi zuen Eibarko entrenatzaileak. "43 puntu badauzkagu lan gogorra egin dugulako da eta horrela jarraitu behar dugu lanean".

Mandiolaren beldur nagusia bere taldea erlaxatzea da eta horren inguruan honakoa gaineratu zuen: "Irabazten jarraitu behar dugu, 43 puntu bakarrik ditugulako eta gu baino izen gehiago duten taldeei begiratuz gero, ikusten da asko kostata ateratzen dituztela puntuak, beraz, oraindik ez dugu ezer lortu".

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta