logo de eitb24
2008ko irailak 07 | 22:54:46
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Alaves

EIBAR-ALAVES

Salmeron: "Etengabeko probokazioa ikusi dut"

2008/04/06

Alaveseko entrenatzaileak ez zuen epailearen lana baloratu nahi izan, baina egotzia izan zen Raul Sanchez probokazioan erori zela adierazi zuen.
Salmeron haserre agertu zen epaileak Eibarren aurkako derbian egin zuen lanagatik. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Salmeron haserre agertu zen epaileak Eibarren aurkako derbian egin zuen lanagatik. Argazkia: EiTB

Jose Maria Salmeron, Alaveseko entrenatzailea, haserre agertu zen derbia bukatu ondorengo prentsaurrekoan eta ez zuen epailearen lanari buruz asko hitz egin nahi.

"Ez dut epailearen lana baloratu nahi. Etengabeko probokazioa ikusi dut eta nire jokalaria (Raul Sanchez) ez zen joko horretan erori behar, baina erori da" adierazi zuen.

Goiriak sartu eta 1-0ekoa suposatu zuen penaltiaren gainean honakoa esan zuen: "Penaltiak bizkarrez harrapatu ninduen eta ez dut baloratu nahi, baina egoera biek kalte egin digute".

Gaspar, talde gasteiztarreko jokalriak "kaltetuak izan garela uste dut" gaineratu zuen eta oso kezkatuta azaldu zen, partida honek baja askorekin utzi baitezake taldea. "Baja asko izan ditzakegu eta dena kontran jartzen ari zaigu. Poli Ejidoren aurkako partidan pentsatzea bakarrik geratzen zaigu, finala izango baita".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta