logo de eitb24
2008ko uztailak 24 | 04:39:33
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Osasuna

OSASUNA-RECREATIVO (0-1)

Gorritxoen atzerapausoa

2008/04/05

Recreativok hiru puntuak eskuratu zituen Sinama Pongolek lehen zatiko 36. minutuan sartutako golari esker. Osasunak borrokan jarraitu beharko du Lehen Mailari eusteko.
Porrota jaso du Osasunak Reyno de Navarran. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Porrota jaso du Osasunak Reyno de Navarran. Argazkia: EFE

Erlazionatutako galeriak

Atzera pausoa eman zuen Osasunak aurkari zuzen baten kontra. Nafarrak, partidaren bila atera ziren hasiera hasieratik eta Recreativo atzean sartzea lortu zuten.

Aukera onenak nafarrenak izan ziren, baina Zigandarenak, kamuts aritu ziren erasoan eta ez zuten gola sartzea lortzen. Hamalaugarren minutuan epaileak legez kanpo utzi zuen Miguel Flañok lortutako gola. Osasunako jokalaria ez zegoen jokoz kanpoko posizioan.

Recreativo ezer gutxi ari zen egiten, baina Sinamak pase luze bat hartu, aurkariak atzean utzi eta 0-1ekoa lortu zuen 36. minutuan. Atsedenaldira abantailaz joan ziren huelvakoak nahiz eta aukera bakarra sortu zuten lehen zatian.

Bigarren zatian Osasunak berdinketa nahi zuen, baina ezin gola lortu. Recreativok partida moteldu zuen eta azkenean garaipena lortu. Porrot honekin Osasuna ez da jaitsiera postuetaik aldentzen eta Recreativo puntu bakarrera dauka.

Fitxa teknikoa:

Osasuna: Ricardo, Monreal, Miguel Flaño, Krutxaga, Azpilikueta, Puñal, Astudillo (70' Font), Juanfran, Plasil, Esparza (45' Dady) y Sola (82' Portillo).

Recreativo: Sorrentino, Poli, Alvarez, Beto, Caceres, Camuñas, Martins, Aitor, Vazquez, Ruben (66' Zahinos) (79' Barber) y Sinama (87' Ersen Martin).

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta