logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 02:43:09
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

URAREN HORNIDURA-MOZKETAK

Ur-horniketa jaitsiko diete Bilboko 150.000 bat bizilaguni

2008/04/06

Deustu, Castaños, Zazpikaleak, Abando, Indautxu, Ametzola, Errekaldeberri, Larraskitu, Iralabarri, Zabala, Basurtu eta Olabeagako bizilagunek uraren presio-jaitsiera jasango dute 10:00etatik hasita, 04:00ak arte.
Rekaldeko ur-horniketako hodi nagusia konpontzeko lanek horniketa jaitsiko du. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Rekaldeko ur-horniketako hodi nagusia konpontzeko lanek horniketa jaitsiko du. Argazkia: EiTB

Bilboko 150.000 bat bizilaguni ur-horniketa gutxitu egingo diete, Rekaldeko auzoan horniketa hodi nagusia konpontzeko egingo diren lanen ondorioz. Mozketak aurreikusita, ur botilak eta bidoiak erosi dituzte bizilagunek.

Bizilagunek uraren presio jaitsierari egin beharko diote aurre gaur goizeko 10:00etatik hasita, asteleheneko goizaldeko 04:00ak arte.

Deustu, Castaños, Zazpi Kaleak, Abando, Indautxu, Ametzola, Errekaldeberri, Larraskitu, Iralabarri, Zabala, Basurtu eta Oleabeagan izango du eragina presio jaitsiera horrek.

Loturak amaitzea

Sarean beharrezko diren loturak egiteko jaitsiko du presioa Bilboko Udalak, izan ere, Gordoniz eta Altube kaleetako hodi berriak sarean barneratu behar dira, Jose Luis Sabas Obra eta Zerbitzu delegatuak jakitera eman duenez.

Etxebizitzen kokapenaren arabera presio jaitsiera txikiagoa edo handiagoa izango dela azpimarratu du Sabasek.

Sareak eraberritzeko lanen azken fase hori bi milioi euroko aurrekontua izan du eta iragan uztailean hasi zen.

Edozein gertaera jazoko balitz, edo etxeetara urik heltzen ez bada, hiritarrek honako telefonoa dute eskuragarri: 94 424 99 09. Uraren zerbitzurako telefonoa da.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta