2008/04/05
iurbentia Bilbao Basketek landutako eta garrantzizko garaipena lortu zuen Estudiantesen pabiloian (90-93). Hasiera kaskarra izan zuten bilbotarrek, baina Javi Salgadoren kalitateak eta puntuek (zortzi), Reckerrenak (hamabi) eta Banic eta Pasalic jokalarien lanak bidea erraztu zuten.
iurbentiaren jokoak hobera egin zuen bigarren zatian, azken laurdenean batez ere. Estudiantesek akats ugari egin zituen azken hamar minutuetan eta Vidorretaren gizonen sendotasuna erabakigarria izan zen.
iurbentiak onenen artean bukatu nahi du denboraldia. Mendate handiko etapak falta dira, baina aurrenekoa, Madrilgoa, gainditu du dagoeneko.
- Fitxa teknikoa:
90 - MMT Estudiantes (23+21+24+22): Sanchez (26), Jasen (11), Suarez (16), Lewis (12), Pietrus (17) -hasierako taldea-, Lorbek (5), Russell (-), Junyent (-) eta Martinez ().
93 - Iurbentia Bilbao (16+25+25+27): Huertas (18), Recker (20), Lewis (14), Banic (16), Pasalic (8) -hasierako taldea-, Ilic (4), Savovic (-), Salgado (12) eta Vazquez (1).