logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 03:24:12
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Futbola

EIBAR-ALAVES (2-0)

Garaipen erosoa lortu dute armaginek Bigarren Mailako euskal derbian

2008/04/05

Goiriak penaltiz aurreratu zuen Eibar lehen zatian eta Del Olmok partida erabakita utzi zuen bigarrenean; Alavesek hamar jokalarirekin jokatu zuen 29. minututik.
Eibar-Alaves partida. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Eibar-Alaves partida. Argazkia: EFE

Manix Mandiolaren Eibar taldeak garrantzizko garaipena eskuratu zuen Alavesen aurka jokatutako Bigarren Mailako derbian (2-0). Alaves, bestalde, egoera are okerragoan geratu da jasotako porrotarekin. Gogor lan egin beharko dute gasteiztarrek mailari eutsi nahi badiote.

Alaves hamar jokalarirekin geratu zen lehen zatiko 29. minutuan epaileak Raul Sanchez kaleratuta. Partidaren gakoa izan zen hori. Goiriak penaltiz aurreratu zuen Eibar lehen zatian eta 1-0ekoarekin atsedenaldira heldu zen.

Eibarrek eroso jokatu zuen bigarren zatian eta Del Olmok bigarrena sartu zuen. Partida erabakita zegoela ematen zuen, baina Alavesek ez zuen amore eman eta arriskuko jokaldi ugari egin zituen. Garaipena, azkenean, Eibarren geratu zen.

Fitxa teknikoa:

2. Eibar: Cuellar; Txiki, Urzelai, Biel Medina, Raul Garcia; Carmelo, Lombraña, Codina (77', Insa), Altuna (88', Gurrutxaga), Del Olmo; eta Goiria (60', Yague).

0. Alaves: Bernardo; Calderon, Gaspar, Casar (67', Tarantino), Coromina; Nacho Garro (27', Ángel), Stevanovic, Sergio Rodriguez, Edu Alonso (46', Gabri), Toni Moral; eta Raul Sanchez.

Golak:
1-0. 39'. Goiria, penaltiz.
2-0. 55'. Del Olmo.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta