logo de eitb24
2008ko uztailak 21 | 03:27:58
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Athletic Club

ATHLETIC CLUB

Padilla: "Kirol Kontseilu Gorenak prestaturiko muntaia da Gurpegi kasua"

2008/04/05

Athletic Clubeko medikua zenak gauzak argi esan ditu Euskadi Irratiko "Hiru Erregeen Mahaia" saioan. Igandean elkarrizketaren bigarren zatia eskainiko dute.

Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan hitz egin du Gurpegi kasuaz Sabino Padillak, garai hartan Athletic Clubeko medikua zenak. Gauzak argi esan ditu, berak garbi dauka jokalariak ez duela inoiz halako produkturik hartu, eta dena, Kirol Kontseilu Gorenak prestaturiko muntaia izan da. Horretarako arrazoia "dopinaren aurkako gurutzada egin nahi zuten, mediku batzuk zigortu, dena pentsatuaz 2012an Olinpiar Jokoak Madrilen egingo zirela".

Hainbat froga aurkeztu dituzte Athletic-eko jokalariak 19 norandrosterona era endogenoan, berez, sortzen duela erakutsiz, baina ez dizkiote onartu. Ondorioz, Padillak garbi dauka berriz eman dezakeela positibo, horretarako baldintzak ematen badira, "baina ezkutatu egingo dute, Gurpegik ez du ofizialki inoiz arazorik izango norandrosteronarekin".

Bihar arratsaldean entzun ahal izango da elkarrizketaren bigarren zatia Hiru Erregeen Mahaia saioan (16:30ak inguru). Irratsaioak interneten duen web orrian ere eskuragarri duzue; "Hiru Erregeen Mahaia".

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta