logo de eitb24
2008ko uztailak 07 | 12:42:03
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Tau Baskonia

DKV JOVENTUT-TAU CERAMICA

Bigarren postua eskuratzeko lehia

2008/04/05

Lehen itzuliko neurketan TAU 80-73 nagusitu zenez, Badalonan irabaztekotan sailkapen nagusiko bigarren postua lortuko luke Gasteizko taldeak.

DKV Joventutek eta TAU Ceramica Baskoniak elkarren aurka jokatuko dute igandean Badalonan (12:30ean). Batak zein besteak sailkapen nagusiko bigarren postua izango du helburu.

Azken partida izango da bi taldeentzat Europako txapelketako hurrengo neurketei aurre egin aurretik; katalanak ULEB txapelketan dira eta euskaldunek partida erabakigarria izango dute asteazkenean Partizanen aurka.

Badalonan irabaztekotan, bigarren postua eskuratuko luke TAUk, lehen itzuliko neurketan 80-73 nagusitu baitzen Buesa Arenan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta