Beste kirol batzuk

BAT FORMULA (BAHREINGO S.N.)

Hamilton minik gabe atera da istripu handi batetik

2008/04/04

Entrenamendu libreetan Ferrariak izan dira nagusi, baina eguneko sustoa Hamiltonek eman du istripu ikusgarri batekin.
Hamilton katerik gabe atera da Bahreingo Sari Nagusiko entrenamendu libreetan jasan duen istriputik. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Hamilton katerik gabe atera da Bahreingo Sari Nagusiko entrenamendu libreetan jasan duen istriputik. Argazkia: EFE

Felipe Masa izan da azkarrena Bahreingo Sari Nagusiko entrenamendu libreetan eta bere taldekidea den Kimi Raikkonenek bigarren bigarren bukatu du. Masa munduko txapelduna baino ia segundu bat azkarragoa izan da.

McClaren taldeko gidariek hirugarren eta laugarren postuak eskuratu dituzte. Heikki Kovalainen hirugarren izan da eta Lewis Hamilton laugarren.

Munduko azpi-txapeldunak eguneko sustua eman du. Istripu izugarria jasan du gidari britainiarrak, baina kalterik gabe atera da autotik. Bere kabuz utzi du Bahreingo Shakir zirkuitua.

Fernando Alonsok proba aerodinamikoak egin ditu eta hamabigarren postuan bukatu du, Masarengandik, 2,335 segundura.

Sailkapena:

1. Felipe Massa (BRA) Ferrari F2008 1:31.420
2. Kimi Raikkonen (FIN) Ferrari F2008 1:32.327
3. Heikki Kovalainen (FIN) McLaren MP4/23 Mercedes 1:32.752
4. Lewis Hamilton (BH) McLaren MP4/23 Mercedes 1:32.847
5. Robert Kubica (POL) BMW Sauber F1 08 1:32.915
6. Nico Rosberg (ALE) Williams FW30 Toyota 1:33.022
7. David Coulthard (BH) RBR RB4 Renault 1:33.048
8. Kazuki Nakajima (JPN) Williams FW30 Toyota 1:33.098
9. Sebastien Bourdais (FRA) Toro Rosso STR2 Ferrari 1:33.197
10. Nelson Piquet (BRA) Renault R28 1:33.247
11. Jenson Button (BH) Honda RA108 1:33.710
12. Fernando Alonso (ESP) Renault R28 1:33.755
13. Mark Webber (AUS) RBR RB4 Renault 1:33.782
14. Jarno Trulli (ITA) Toyota TF108 1:33.822
15. Timo Glock (ALE) Toyota TF108 1:33.856
16. Rubens Barrichello (BRA) Honda RA108 1:33.966
17. Nick Heidfeld (ALE) BMW Sauber F1 08 1:34.023
18. Giancarlo Fisichella (ITA) Force India VJM01 Ferrari 1:34.388
19. Adrian Sutil (ALE) Force India VJM01 Ferrari 1:34.405
20. Sebastian Vettel (ALE) Toro Rosso STR2 Ferrari 1:34.787
21. Takuma Sato (JPN) Super Aguri SA07 Honda 1:35.288
22. Anthony Davidson (BH) Super Aguri SA07 Honda 1:35.712

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta