
2008/04/04
Denboraldi honetan bi partida jarraian irabazteko gai ez da izan Osasuna oraindik, baina iragan asteburuan Getafen lortutako garaipenari esker denboraldiko unerik onenean lor dezakete behingoz bi partida jarraian irabaztea.
Denboraldiko une erabakigarrian Recreativo hartuko dute gorritxoek Nafarroako Erresuman, eta andaluziarrak mendean hartzea lortuz gero sasoia hasiz gerotik alderik handiena izango dute nafarrek jaitsiera postuekiko.
Okerrak zuzentzeko garaiz da Zigandaren taldea, baina gaur iluntzeko aukera ezin dute alferrik galdu.
Zigandak ez du hasierako hamaikakoa argitu, baina ez dirudi aldaketa askorik egongo denik. Hori bai, Ezker hegalean derrigorrez egin beharko du aldaketa bat Larraintzarkoak, Vela zigortuta baita.
Baina Zigandak ez dauka postu horretarako ordezkorik (Delporte ere min hartuta baita) Hector Font, eta bigarren taldeko Jokin Esparza izan daitezke aukerak. "Ondo iritsiko gara partida garrantzitsu honetara, eta badakigu denboraldiko zein unetan gauden. Partida honek arnasa eman ahal digu, eta mailari eusteko helburua bideratuta utzi dezakegu irabaziz gero. Etorkizuna erabakitzen duten partidak dira hauek, eta ea garaile irteten asmatzen dugun" esan du Larraintzarko entrenatzaileak.