2008/04/04
Neven Spahija TAU Ceramica Baskoniako entrenatzailearen arabera Gasteizko taldeak "konfiantzarik gabe" jokatu zuen Belgradon Partizanen aurka (76-55), eta taldeak ezin duela "55 puntu lortzeko jokatu" azpimarratu zuen.
"Emaitzak ez du bi taldeen arteko aldea islatzen, batez ere, Partizanek azken laurdenean lortu zuelako errentarik handiena. Neurketako 29. minutuan emaitza 49-48-koa zen", adierazi du Spahijak.
"Gero, erasoan gaizki ibili ginen eta konfiantza eta arretarik gabe jokatu genuen. 55 puntu baino ez genituen sartu eta hori izan zen partidako gakoa. Orain dena ahaztu behar dugu eta gure helburua datorren asteazkeneko partida ondo prestatzea izango da", esan zuen.
Euskadi Irratiko azken albistegia