2008/04/04
iurbentia Bilbao Basketek Rancik eta Weis jokalarien bajekin egingo dio aurre Estudiantesen aurkako partidari (larunbata, 19.00etan).
Bilbotarrek ez dute Madril Arena pabiloian garaipenik eskuratu eta larunbatean aurrenekoa lortzen saiatuko dira. Marcelinho Huertasek bere 150. partida jokatuko du ACB Ligan.
"Ondo ari da Estudiantes azken jardunaldietan, erraz saskiratzen du eta, etxean batez ere, partida onak jokatu ohi ditu", adierazi du Txus Vidorreta bilbotarren entrenatzaileak.
"Kalitate handiko zazpi jokalari daude. Sergio Sanchez antolatzaile lanetan; Pancho Jasen, Carlos Suarez eta Lorbek hegaletan, eta Larry Lewis, Pietrus eta Yunyent goian. Guri erritmo handiko neurketa komeni zaigu", gaineratu du Vidorretak.