logo de eitb24
2008ko irailak 05 | 06:34:21
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Tau Baskonia

PARTIZAN-TAU CERAMICA (76-55)

Partizanen erabateko garaipenak hirugarren partida behartu du

2008/04/03

Apirilaren 9an, asteazkenean, elkarren aurka jokatuko dute berriro ere TAUk eta Partizanek Buesa Arenan Final Fourrerako txartela nork eskuratuko duen erabakiko duen norgehiagokan.

TAUK porrota jaso zuen Partizanen aurka Belgradon jokatutako partidan (76-55) eta ezin izan zuen Euroligako Final Fourrerako txartela ziurtatu.

Partida txarto hasi zen gasteiztarrentzat. Partizanek dena sartzen zuen, eta ezarritako erritmo gogorrak Spahijaren mutilen susperraldia zaildu zuen.

TAUren jokoak hobera egin zuen bigarren zatian. Jasaitis eta Teletovic erasoan asmatzen hasi ziren, eta horrek konfiantza eman zion taldeari. Atsedenaldira, dena den, 36-31-ko markagailuarekin iritsi zen.

TAU markagailuari buelta ematen saiatu zen hirugarren laurdenean eta partida berdintzeko bi aukera izan zituen. Baina serbiarrak ez ziren amore emateko prest eta Belgradoko Pionir Pabiloiak gogor estutzen zuen.

Etxekoek erosotasun osoz jokatu zuten azken laurdenean eta final-laurdenetako hirugarren partida behartu zuten horrela. Norgehiagoka asteazkenean jokatuko da Buesa Arenan.

Montepaschi Siena da, oraingoz, Euroligako Final Fourra jokatzeko sailkatu den talde bakarra.

- Fitxa teknikoa:

76 - Partizan Igokea (25+11+18+22): Milt Palacio (9), Dusan Kecman (6), Uros Tripkovic (14), Novica Velickovic (17), Slavko Vranes (-) -hasierako taldea-, Nikola Pekovic (19), Milenko Tepic (11), Dejan Borovnjak (-), Cedomir Vitkovac (-), Petar Bozic (-) eta Strahinja Milosevic (-).

55 - TAU Ceramica (15+16+17+7): Planinic (5), Rakocevic (15), Pete Mickeal (8), Teletovic (9), Will McDonald (4) -hasierako taldea-, Tiago Splitter (3), James Singleton (2), Pablo Prigioni (-), Sergi Vidal (1) eta Simas Jasaitis (8).

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta