2008/04/03
Amorebieta-Etxanoko Udalak hilabetero ezartzen duen uraren kuota ez du jasoko hiruhileko honetan. Kuotaren salbuespenak atzo urik gabe geratu ziren partikular, merkatal zein industrial erabiltzaileengan izango du eragina, hodi bat zulatu eta gero.
Zehazki, Udalak duen asmoa partikular eta merkatal erabiltzaileei 6,28 euroko murrizketa eskaintzea da, enpresei ordea, 42,30 eurokoa. Hala ere, kontsumitzaile guztiek ordaindu beharko dute beste egunetan erabilitako ura.
Murrizketa, 13.000 harpidedunei eragingo die (Amorebieta-Etxanoko biztanleriaren %80-85), atzo 06:00tik 15:45era arte urik gabe egon baitziren.
David Latxaga herri horretako alkateak murrizketaren ondorioak diruarekin konpentsatzea zaila dela onartu du, herritar gehienek ezin izan zituztelako egunerokoak egin, besteak beste, dutxa hartu edo garbigailua martxan jarri.
Latxagak atzo auzokoek jasandako kalteak Udalak konpentsatuko dituela ezagutarazi du.
Euskadi Irratiko azken albistegia