2008/04/03
Australiako eta Malasiako proben ostean, Bat Formulako munduko txapelketa Sakhirreko zirkuitura helduko da. Lewis Hamilton (McLaren-Mercedes) dago lidergoan 14 punturekin. Raikkonen bigarren da hiru puntura. Asteburu honetan, berriro ere, Mclaren eta Ferrari pilotuen arteko lehia izango da nagusi.
Atzean, BMW Sauber taldea izango dute. Australian Nick Heidfeld alemaniarrak eskuratu zuen bigarren postua eta Malaysian Robert Kubica. BMWren helburua Mclaren eta Ferrari taldeen monopolioa haustea izango da.
Renault R28 autoaren gabeziak ezagututa, Fernando Alonsoren helburua, bestalde, puntuatzea izango da.
Euskadi Irratiko azken albistegia