logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 19:44:01
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Eibar

EIBAR-ALAVES

Joseba Del Olmok derbia polita izatea espero du

2008/04/03

Jokalari bizkaitarrak ez daki oraindik alavesen aurka jokatzeko moduan egongo den.
Eibarrek eta Alavesek derbia irabazi nahi dute puntu premian baitaude. Argazkia: EITB

argazkia handitu

Eibarrek eta Alavesek derbia irabazi nahi dute puntu premian baitaude. Argazkia: EITB

Joseba Del Olmo, Javier mandiola entrenatzaileak derbirako daukan zalantza nagusia da. Jokalari bizkaitarrak derbia polita izatea espero du eta badaki bi taldeak puntu premian daudela.

"Alavesek puntu premia du baina baita guk ere, batipat, kanpoko partidetan daramagun bolada txarra dela eta" azaldu du Del Olmok.

Eibarrek 40 puntu lortu ditu, baina ezin dira lasaitu, hamar puntu gehiago lortzea baitute helburu eta hori ez da lan erraza izango, jokalari bizkaitarrak dioen moduan: "Ez da erraza izango hamar puntu gehiago lortzea, beraz, ezin gara lokartu".

Del Olmok ez zuen Salamancaren aurka jokatu min harturik zegoelako, baina aste honetan sentsazio hobeak ditu. "Ondo ez banago, entrentzailearekin hitz egingo duen lehena izango naiz, ezker hegalerako beste jokalari batengan pentsa dezan" argitu du Eibar taldeko jokalariak.

Albiste hau promozionatu:


Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta