2008/04/03
ACBko diziplina epaileak garaipena Real Madrili ematea erabaki zuen asteazkenean eta auzia artxibatutzat eman zuen. ACBko epaileen zuzendariak Hervelle jokalariaren tapoia ilegala izan zela onartu zuen arren, erabakia bestelakoa izan da. iurbentia Bilbao Basketek helegitea aurkeztuko du Apelazio Batzordearen aurrean.
"Epailearen erabakia behin jasota, eta erabakiarekin bat ez gatozenez klubak helegitea aurkeztuko du hurrengo egunetan Apelazio Batzordearen aurrean. Argi daukagu Real Madrilek ilegala izan zen tapoiari esker irabazi zuela", esan du Pablo Viana abokatuak eta auziaren defentsako arduradunak.