logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 15:07:47
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Bilbao Basket

IURBENTIA BILBAO BASKET

iurbentiak helegitea aurkeztuko du Apelazio Batzordearen aurrean

2008/04/03

Garaipena Real Madril taldeari ematea erabaki zuen ACBko diziplina epaileak asteazkenean.
ACBko diziplina epaileak garaipena Real Madrili ematea erabaki zuen asteazkenean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

ACBko diziplina epaileak garaipena Real Madrili ematea erabaki zuen asteazkenean. Argazkia: EFE

ACBko diziplina epaileak garaipena Real Madrili ematea erabaki zuen asteazkenean eta auzia artxibatutzat eman zuen. ACBko epaileen zuzendariak Hervelle jokalariaren tapoia ilegala izan zela onartu zuen arren, erabakia bestelakoa izan da. iurbentia Bilbao Basketek helegitea aurkeztuko du Apelazio Batzordearen aurrean.

"Epailearen erabakia behin jasota, eta erabakiarekin bat ez gatozenez klubak helegitea aurkeztuko du hurrengo egunetan Apelazio Batzordearen aurrean. Argi daukagu Real Madrilek ilegala izan zen tapoiari esker irabazi zuela", esan du Pablo Viana abokatuak eta auziaren defentsako arduradunak.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta